XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- teknologiaren berrikuntzarako, ikerketarako eta garapenerako politiken industria-potentziala hobeto aprobetxatzeko erraztasunak ematea.

2.- Erkidegoko estatuek aholkua eskatuko diote elkarri Batzordearekin lankidetzan arituz, eta, premiazkoa denean, koordinatu egingo dituzte beren ekintzak. Batzordeak edozein ekimen onar dezake aipatutako koordinazioa sustatzeko baliagarria bada.

3.- Erkidegoak, itun honetako beste xedapen batzuen indarrez burututako politiken eta jardueren bidez, 1. idatz-zatian ezarritako helburuak lortzen lagunduko du. Kontseiluak, aho batez, Batzordearen proposamenez, eta Europako Parlamentuari eta Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari aholkua eskatu ondoren, neurri bereziak har ditzake, 1. idatz-zatian aipatutako helburuak gauzatzeko Erkidegoko estatuek burututako ekintzei laguntza emateko.

Titulu hau ez da oinarri izango, Erkidegoak lehiakortasuna aizuntzeko neurriak hartu ahal izateko.

XVII. TITULUA (lehengo XIV. titulua)

Ekonomia eta gizarte kohesioa

158. artikulua (lehengo 130 A artikulua)

Erkidego osoaren garapen harmoniatsua sustatzeko, ekonomia eta gizartea kohesioa indartzeko bideratutako ekintza garatuko du Erkidegoak, eta horretan jarraituko du.

Erkidegoa, bereziki, eskualdeen garapen-mailen arteko diferentziak gutxitzen ahaleginduko da, baita, baserri-aldeak barne direla, onurarik gutxieneko eskualde edo irlen atzerapena ere.

159. artikulua (lehengo 130 B artikulua)

Erkidegoko estatuek ekonomiari buruz bideratu eta koordinatuko duten politika, 158. artikuluan aipatutako helburuak lortzeko ere izango da.

Erkidegoaren politikak eta ekintzak egin eta garatzerakoan, eta barne-merkatua garatzerakoan, 158. artikuluan aipatutako helburuak hartuko dira kontuan, eta horiek lortzen hartuko dute parte.

Erkidegoak, halaber, helburu horiek lortzen lagunduko du, egiturak helburu dituzten funtsekin egindako jardueren bidez (Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsa, Bideratze saila;...